2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

1.UD.LARRIALDI PLANAK


1.1 LARRIALDI EGOERAK


Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:
· Uholdeak
· Zentral nuklear baten erradiazio-ihesa
· Merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...


Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:

LARRIALDI KOLEKTIBOA:
Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke.


Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke




HONDAMENDIA: 
Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.


Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.


KATASTROFEA:
Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.

Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak


Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, bai giza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.


Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea
Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.



ZER DA LARRIALDI PLANA?

Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.


1.2.BABES ZIBILA


BARNEKO MINISTERIOAREN babes zibila:

Helburuak:
  • AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboak.
  • BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek gertatzen direnean.
  • BERRERAIKITZEA, gertakizuna izan den eremua.
BABES ZIBILA:

BATZORDE NAZIONALA: ESPAINIAKO ESTATUKOA.
AUTONOMIA ERKIDEGOKO BATZORDEAK: AUTONOMIA BAKOITZEKOA.